Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Camargon eta Leioan mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko parada datorren astean Mendi Tour bidez

Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lanik onenak eskainiko dira datorren astean Camargoko La Vidrieran (17-18) eta Kultur Leioa auditorioan (18-19).

Bilbao Mendi Film Festivaleko filmik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Camargon eta Leioan ditu hurrengo hitzorduak, datorren asteko asteartetik ostegunera. Urtarrilean bide egiten hasi zenetik jada 6.000 ikusletik gora bildu ditu Mendi Film Festivalen eskaintza ibiltariak.

MT CAMARGO 2018
Camargoko Udaleko kirol departamentuaren eskutik bigarrenez egingo da Kantabriako hirian Mendi Tourra, eta iazkoa zabalduz bi egunetako ekitaldia izango da. La Vidriera kultur gune ezagunean 5 filma eskainiko dira guztira. Saioak 20:00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

Apirilak 17 asteartea
Dirtbag: The Legend of Fred Beckey (Sari Nagusia eta Ikuslegoaren saria BMFF'17)
Where the wild things play

Apirilak 18 asteazkena
The Frozen Road (Zuzendari Onena BMFF'17)
Mountain (Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF'17)
Aurrera

MT LEIOA 2018
Mendi Tour emankorrenetako bat da Leioakoa, aurten jada 7. edizioa du, eta bertaratzen direnek agendan gordea izaten dute beti hitzordu hau, Leioako Udalaren eta Kultur Leioaren eskutik, eta Leioa Mendi Taldearen gerizpean; Zineuskadi ere batzen da ekitaldira laguntzaile moduan. Kultur Leioa auditorioan. 19:30ean hasiko dira saioak eta sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira saio egunetan bertan, eguneko 3 euroan, edota bi eguneko abonua 5 euroan.

Apirilak 18 asteazkena
Dirtbag: The Legend of Fred Beckey (Sari Nagusia eta Ikuslegoaren saria BMFF'17)
Where the wild things play

Apirilak 19 osteguna
The Last Honey Hunter (Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17)
The Frozen Road
(Zuzendari Onena BMFF'17)
Safety Third (Eskalada Film Onena BMFF'17)
Aurrera

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy