Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Golem Baionako areto nagusia birritan bete zen 'Al Otro Lado de la Cuerda' filmaren estreinuan Iruñako lehen Mendi Tour egunean

Iruña-Pamplona, 2018ko apirila. 500 lagunetik gora bildu ziren astelehenean (apirilak 23), Golem Baionako (Iruña) lehen Mendi Tour egunean, Al Otro Lado de la Cuerda filmaren Iruñako estreinuaz gozatzeko. Bi saio, biak beteak, Sold Out!

Javi Valero zuzendaria, Arkaitz Yurrita protagonista eta ekoizlea, Mikel Zabalza eta Eneko Cesar eskalatzaile protagonistak, eta Eli Azurmendi margolariak aurkeztu zuten lana, eta filmaren lan-taldeko beste hainbat kide ere bildu ziren bertara. Giro aparta atzo Iruñakoa!

Beste hiru Mendi Tour egun datoz, mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzen jarraitzeko parada ezin hobea. 

Sarrerak Golem plataforma digitalean eskuratu daitezke, eta baita leihatilan ere, saioko 6na euroan.


Mendi Film Festival eta Golem-ek bat egin dute berriro ekitaldi hau antolatzeko. Zinema eskaintza erakargarriaren aldeko apustuan, eskutik doaz bata eta bestea. Bilbon, Mendi Film Festivaleko saioak hartzen ditu Golemek Azkuna Zentruko zinemetan. Aldi berean, Iruñako Mendi Tourraren laguntzaile dira Poloniako Kultura Institutua Madrilen -Mama filma haien eskutik eskainiko da-, Zineuskadi, Desnivel eta Diario de Noticias.

Programazioa:



Apirilak 23 astelehena
AL OTRO LADO DE LA CUERDA
Gaur egungo eskalatzailerik garrantzitsuenetako 9 elkartzen dira film dokumental zirraragarri honetan, eskaladako etikari, balioei eta izaerari buruz hitz egiteko. Jean eta Pierre Ravier anaiak, Christian Ravier, Ekaitz Maiz, Mikel Zabalza, Albert Salvadó, Arkaitz Yurrita, Eneko César eta Unai Mendia ahobizarrik gabe ariko dira, Pirinioetako eskaladaren alderik ezkutuena azaltzeko.

THE LAST HONEY HUNTER
Bertigoa eragiteko moduko labarretan zintzilikatuta aritzen dira ezti ehizan Nepalgo Kulung herritarrak. National Geographic-entzat landutako dokumental bikaina.
Kultura eta Natura Film Onena BMFF'17

Apirilak 24 asteartea
MOUNTAIN
Mendi zinemagintzaren historiako ekoizpenik distiratsuenetakoa. Mendia eta gizakiaren arteko harremanaren lotura estuak eta kontraesanak. Australiako Ganbera Orkestrak sortutako soinu bandari Jennifer Peedom zuzendariak egokitutako filma Renan Ozturk-en pareko sortzaileen irudiekin, eta biribiltzeko, Willen Dafoe aktore ezagunaren narrazioa duena. #MendiTour bidez soilik ikusi liteke.  
Epaimahaiaren Aipamen Berezia BMFF’17

AURRERA
Pasioak gidatutako bizipoza du Irene Sarrionandiak. Mendian lasterka aritzea maite du. Izabako Camille Extreme probaren 13 edizioak amaitu dituen lasterkari bakarra da. 69 urte ditu.

URUCA II - BUGABOOS EDITION
Animaziozko film laburra. Hugo eta Felipinho glaziarren erdian dagoen orratz bat eskalatzen saiatuko dira, eslakada alpinoaren erronka guztiei aurre eginez. Harkaitz izoztu eta hezea, haien arteko komunikazio txarra, norberaren barneko deabruak eta hotza, hotz izugarria, horiek izango dira gainditu beharrekoak.

Apirilak 25 asteazkena
DIRTBAG: THE LEGEND OF FRED BECKEY
Urteko pelikula 2017an. Fred Beckey gogoan (1923-2017), eskalatzaile eta alpinista handia, lehen igoera asko eta asko sinatutakoa, hainbat belaunaldirentzat inspirazio iturri. Bilbon ikusleak liluratu zituen filma honek, eta beste hainbat jaialdi entzutetsuetan ere arrakasta handia izan du: Torelló, Banff, Bansko, Autrans, Kendal, Krakow, Tegernsee...
Sari Nagusia eta Ikuslegoaren Saria BMFF’17

WHERE THE WILD THINGS PLAY
Girl Power! Slackline, BASE jauziak, mendiko bizikleta, haitz eskalada, free eskia,... Krystle Wright abentura argazkilariaren ukitu txundigarriarekin.

Apirilak 26 osteguna
MAMA
Kinga Ociepka-Grzegulska, 9. graduan dantzan dabilen eskalatzaile poloniarra, bi haurren ama, 20 urtez bizi izan da bere pasioari bide emanez, eta orain, helburu berri bati ekitekotan da: aurrez emakume bakar batek eskalatu ezin izan duen bide bat eskalatzea.
Epaimahaiaren Saria BMFF’17

THE FROZEN ROAD
Ben Page britainiar gazteak hiru urtetan egin du munduaren itzulingurua bizikletaz. Pasarte muturrekoena Kanadako Artikoa gurutzatu zuenekoa izan zen, bera bakarrik, eta negu gorrian! Bide eta ibai izoztuak, tenperatura jasanezina, elur ekaitzak, otsoen mehatxua, bakardadea, erreskate bat, urratze mentala… guztiari egingo dio aurre era naturalean, epikotasunean erori gabe.
Zuzendari Onena BMFF'17

SAFETY THIRD
Brad Gobright da protagonista. Sokarik gabeko eskaladak egiten Alex Honnolden pare ote dago? Alderatu al daitezke biak? Ezagutu gehiago mutur-muturrean, eta topikoak bazterreratuta, eskalatzen duen mutil gazte hau.
Eskaladako Film Onena BMFF'17

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy