Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

9. Mendi Tour Fundación Vital Fundazioak edukiera erabat bete du Gasteizen

Mendi Tour arrakastatsua izan da, beste behin, Gasteizko Vital Fundazioa Kulturunean berriki egin denba (otsailak 15-17-18-19). Hitzordu horren 9. edizioa izan da, eta pandemia egoerak markatu du.
Sarrerak www.fundacionvital.eus webgunearen bidez soilik eskaini ziren eta salgai jarri ziren egunean agortu ziren, 9. edizioa aurkezteko prentsaurrekoa egin ondoren hain zuzen. Mendiko zinemaren eta Mendi Tourraren onarpen handia agerian uzten duen gertakaria. Iaz, antzeko egunetan eta oraindik pandemia aitortu gabe zegoela, 1700 ikusleko marka berri bat ezarri zen 8 saiotan, baina aurtengo datua ere aipatzekoa da: 528 ikusle 4 saiotan, aforoa aretoaren edukieraren erdia baino gehiago murriztu arren. Mendi Film eta Ascentium antolatzaileek, Vital Fundazioaren laguntzaile nagusiarekin batera, eguneko saio bakarra programatzea eta aretoaren edukiera 132 ikuslerengana mugatzea erabaki zuten, 1Covid-19aren aurrean osasun-neurri prebentibo gisa.

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioko 14 film garrantzitsu proiektatu dira, eta guztien Arabako estreinaldia izan da. Azpimarratzekoa da 14 film horietatik 8k jaso zutela saria Mendi Film jaialdian, hau da, aurtengo programazioak jaialdiaren 2020ko palmaresaren zati handi bat lekualdatu du, nazioartean ezagunenetakoa.

Mendi Film elkarteak eta Ascentium kirol eta kultur ekitaldien enpresak antolatu dute aurten ere Mendi Tourra, Vital Fundazioaren laguntzarekin. Beste kolaboratzaile batzuk: Arabako Mendizale Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava, Zineuskadi eta Madrilgo Instituto Polaco de Cultura.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
        
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy