Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourra aretoak betetzen ari da eta Mendi Tour On Line menuak pelikula berriak ditu

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko mendiko film onenak erakusten dituen Mendi Tour zikloak 1.600 ikusle erakarri ditu Iruñeko Golem Baiona zinema-aretoetara otsailaren 8tik 11era. Zortzi saio eskaini ditu lau egunetan, eta 12 areto bete dira sarrera guztiak agortuz.

Gasteizen 500dik gora ikusle bilduko dira Vital Fundazioa Kulturuneko aretoan hilaren 15-17-18-19an eskainiko diren lau emanaldietan. Asteazkenean aurkeztu zen Vital Fundazioa Mendi Tourraren 9. edizioa, eta on-line salmenta zabaldu orduko agortu dira sarrerak. 

Donostian, Zangozan eta Leioan egin diren beste hitzorduetan ere antzera gertatu da. Mendiko zinema gero eta zinemazale eta mendizale gehiagorengana zabaltzen da, eta pandemia garaian, prebentzio neurri guztiak aktibatuta, Mendi Tourreko zifrek gorantz jarraitzeak kultur eskaintza honen arrakasta erakusten du. 

Inspirazioz betetako haize bolada indartsua ekarri du Mendi Tourrak Euskal Herrira. 

 

MENDI TOUR ON LINE BERRIKUNTZAK

Mendi Filmen sarituak izan diren hainbat film noiznahi eta nolanahi ikusteko aukerak berrikuntzak aurkeztu ditu bere menuan: azken urteetan sari nagusia irabazi izandako Dirtbag: The Legend of Fred Becky, Freedom Underload edota Unbranded filmak, neguko K2-ko Ostatnia Gora (The Last Mountain), Cholitas, Manaslu, Bonington: Mountaineer,... Guztira 17 film ikus daitezke orain Mendi Filmek sortutako euskarazko eta gaztelerazko azpitituluekin lagunduta.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy