Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin
Azken urteotako ohiturari jarraituz, CVCEPHOTO lehiaketan saritutako 20 argazkiak ikusgai daude Bilboko Metroko Abando eta Moyua geltokietan; baita BBK aretoan ere, Mendi Film Festival jaialdiak irauten duen egunetan. CVCEPHOTO Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatutako Mendiko Jardueren Nazioarteko Argazki Lehiaketa da.
Gehiago irakurri: Murgildu Metro Bilbaon eta gozatu CVCEPHOTO ale onenekin
Mendi bete diru: mendia billeteetan
Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival-eko jarduera lez. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.
14.000 ikusle batu ditu Mendi Tour 2018k
Liébana-Potes, 2018ko azaroak 24. Mendi Tour espedizioa Cantabrian iritsi da amaierara, Liébana eskualdeko Potes herrian bi eguneko saioa eskainita. Guztira 14.000 ikusle batu dira aurten egindako 49 Mendi Tourretan, iaz baino 4.000 gehiago!