Mendiko pelikulen Mendi Tour eskaintzak 1155 ikusle bildu ditu Iruñeko Golem Baionan
Iruñea-Pamplona, 2019ko martxoak 29. Bilbao Mendi Film Festival eta Golem-ek mendia, abentura eta natura gaien inguruko zinemagintzarik onena eta gaur gaurkoena aurkeztu dute Iruñean Mendi Tourraren bidez, hilaren 25etik 28ra. Golem Baiona zinemetan egin da Mendi Tourra, eta eguneko bina saio errepikatu dira. Aurreko bi edizioetako ildoari segida emanez, milatik gora lagun, 1155 ikusle, bildu dira saioetara. Orobat, pelikula eskaintzarekin gozatua hartu dute bertaratu direnek.
BMFF-k aitortza jaso du Deia Kirol Sariak 2018 ekitaldian
Jabier Baraiazarra eta Eduardo Martinez saria jasotzeko unean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburuarekin
Bilbao Mendi Film Festivalek Kirol Ekitaldi Antolakuntza saria jaso du DEIA egunkariaren 2018ko Kirol Galan.
Bizkaiko prentsaren izenean egiten direnetan zaharrena da sariketa hau, eta beste urtebetez sekulako maila izan du, mugaz gaindi zabaltzeaz batera. Mendi saritu dute 11 urtetan -haietako 7 Bilbon-, mendiko zinemagintzarik gaur-gaurkoena eta onena zabaltzeko egindako lanagatik, Bilbo munduko harretagune bilakatuz abenduro.
Gehiago irakurri: BMFF-k aitortza jaso du Deia Kirol Sariak 2018 ekitaldian
5. CVCEPHOTO lehiaketa Mendi 2019 Kartela sortzeko
Donostiako Club Vasco de Camping Elkartearen CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren 5. edizioan lanak aurkezteko epea zabalik dago 2019ko martxoaren 31era arte.
Sarien artean, Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioko irudia izango den argazkia nabarmenduko da, 700 euroko dirusaria ere irabaziko duena.
Informazioa eta oinarriak: 5. CVCEPHOTO
Gehiago irakurri: 5. CVCEPHOTO lehiaketa Mendi 2019 Kartela sortzeko