CVCEPHOTO: Christian Pondellaren 'Top of Africa' argazkiak irabazi du Mendi Film Festival Kartela Saria
Christian Pondella argazkilari estatubatuarraren Top of Africa lanak 5. CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketan irabazi du ‘Mendi Film Festival Kartela’ saria, 12. edizioko irudi nagusia bihurtuz.
Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak eta Mendi Filmek hirugarren urtez deitu dute sari hori.
Hemen palmares osoa: 5. CVCEPHOTO
10.000 ikusle 2019ko Mendi Tourrean
Pozarren gaude! 2019ko lehen bost hilabeteetan 10.000 ikusletik gora bildu dira Mendi Tour saioetan.
10.000 ikusle zinema saioetan. Itzela!
Milesker!
Mendi Film Festivalen 12. ediziorako filmak aurkezteko epea zabalik irailaren 15era arte
Bilbao Mendi Film Festivalen 12. edizioa abenduaren 6tik 15era egingo da eta zabaldu da jada filmak aurkezteko izen emate epea, 2019ko irailaren 15era arte.