10. edizioko sarrera guztiak salgai
- Jada salgai daude Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko sarrera guztiak.
Kontuan hartu saio egunen aurretik erosita, sarrerek %25eko beherapena dutela.
Mendi Tour 2017: 10.000 ikusletik gora
2017ko Mendi Tourrak eman du berea. Asko eman ere!
10.000 ikuslek baino gehiagok babestu duzue Mendi Film Festivaleko ale onenak biltzen dituen zine eskaintza hau. Mendiko zinemagintza bogan dago, indarrean da, eta urte osoko eskaintza honek izan duen emaitza da horren eredu.
'Mendia, lirain zapietan' fularren erakusketa liluragarria Euskal Museoan
Fularrari buruzkoa da erakusketa. Hirurogeita hamar pieza hautatu baino gehiago biltzen ditu, Aldo Audisio, Laura Gallo eta Cristina Natta-Soleri komisarioek aukeratuta. Turingo Museomontagna-ren bildumatik datoz guztiak; ia 200 alez osaturik dago aipatutako bilduma hori.
Gehiago irakurri: 'Mendia, lirain zapietan' fularren erakusketa liluragarria Euskal Museoan