Nazioarteko 17 estreinaldirekin BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia mendi zinemaren erreferentea izango da abenduaren 8tik 17ra
Babesleak, Euskalduna Jauregian eginiko 16. edizioaren aurkezpen ekitaldian. Lehen lerroan: Nerea Lupardo (Euskaduna), Andoni Iturbe (Eusko Jaurlaritza), Jabier Baraiazarra (Mendi Film), Lexeia Arrizabalaga (Bizkaiko Foru Aldiundia), Koldo Bilbao (BBK) eta Alberto Iñurrategi (Ternua). Bigarren lerroan: Iñigo Aristegi (Lore-eguzki garaikurraren egilea), Susana Muro (Deia-Gr Noticias), Ricardo Hernani (Euskal Mendizale Federazioa), Ibon Momoitio (Japan Car), Gloria Coman (Pangea Travel Store), Carlos Sergio Atxotegi (Bizkaiko Foru Aldundia), Argiñe Areitio (SUA), Mikel Renteria (WOP Fundazioa)
Bilbo, 2023ko azaroak 28. Mendiko zinemagintzarik onenaz gozatzeko aukera hemen da berriro BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 16. edizioan, abenduaren 8tik 17ra. Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian egin den ekitaldian, babesle nagusiek eta Mendi Filmeko ordezkariek aurkeztu dute:
Eskalada krokisei buruzko mundu mailako erakusketarik handiena inauguratu da BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiko aurrerapen gisa
Bilbo, 2023ko azaroak 24. Gaur aurkeztu da Bilboko Aztarnategian HARRI, ORRI, ARkatz erakusketa, eskaladako eta mendiko krokisetako artelan ilustratuz osatua, eta mundu osoko egileen ekarpenak dituena. Nazioartean gaiari buruz inoiz egin den erakusketarik handiena da. Liburu bat ere argitaratu da harekin batera, EL ARTE EN EL CROQUIS DE ESCALADA / ART IN CLIMBING TOPOS.
Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan
Mendiko zinemagintza onenaren eskaintza ibiltaria, 2023ko Mendi Tour zirkuitua, Euskal Herritik abiatu eta Espainia osoan zabaldu da beste behin. 53 hiri edo herritan eskaini dira zine saioak -iaz 46 izan ziren-, eta 14.000 ikusle bildu ditu, iaztik %25ko igoera.
Gehiago irakurri: Mendi Tour zine zirkuituak gora egin du 2023an, 14.000 ikusle bilduz 53 egoitzatan