Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko 54 film aurkeztuko ditu Sail Ofizialean BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak abenduaren 4tik 13ra, presentzialki eta on-line

Nazioarteko mendiko pelikula onenak Bilbon pantailaratuko dira abenduko lehen hamabostaldian, 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan. 18 herrialde ordezkatzen dituzten 54 film aurkeztuko dira aurtengo lehiaketan, Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz. 

Datuak

  • 175 lan aurkeztu dira festibalera, 36 herrialde ordezkatuz. Sekula baino kopuru handiagoa.
  • Sail Ofizialerako 54 film hautatu dira, 18 herrialde ordezkatuz.
  • Amerikar Estatu Batuak (11), Espainia (10) eta Frantzia (7) dira jatorri nagusiak.
  • Alemania (2), Australia (1), Austria (1), Brasil (1), Eslovakia (1), Erresuma Batua (3), Finlandia (1), Grezia (1), Hego Korea (1), Italia (3), Kanada (3), Norvegia (1), Polonia (2), Suitza (3) eta Zeelanda Berria (1).
  • Euskal Herrian ekoiztutako filmak 5 dira, horietako 4 jatorrizko bertsioan euskaraz, eta denek hautatu dute Mendi Film nazioarteko estreinaldia egiteko.
  • Estreinaldiak: 7 Nazioartekoak, 1 Europa mailakoa, 28 Espainia mailakoak eta 18 Euskadi mailakoak
  • 24.000€ banatuko dira Sail Ofizialeko 12 sariekin

 

Euskalduna, Golem, Sala BBK eta ON-LINE

Pelikula hauek guztiak eta lehiaz kanpoko Zabalandi sailean proiektatuko direnak, Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala BBK-n eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira. Areto horietan ospatuko da BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia presentziala, publikoarekin, sasoi horretan Covid-19 pandemiari aurre egiteko beharrezko neurri guztiak bermatuta.

Eta lehendabiziko aldiz, On-Line ere jarraitu ahal izango dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia edukiak: Sail Ofizialeko filmak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta ekitaldi bereziak, nahieran ikusi eta gozatu ahal izango dira, noiznahi eta nonahi, festibal garaian.

Programazioaren berri emango da aurrerago.

 

Epaimahaia

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 13. edizioko Sail Ofizialeko pelikulak epaitzeko ardura talde honek izango du:  

  • Asier Altuna Iza, zinema zuzendaria eta gidoigilea  
  • Paula Olaz Moratinos, zinema, telebista, antzerki, dantza eta bideo-jokoetarako soinu banda sortzailea
  • Itziar García Zubiri, dokumentaletan espezializatutako sormen ekoizlea
  • Iwona Zielińska-Sąsiada, kultura kudeatzailea, eta musika eta kirol proiektuen koordinatzailea Madrilgo Poloniar Kultur Institutuan (Instituto Polaco de Cultura) 
  • Jon San SebastiánLópez, ikus-entzunezko baliabideetako ikaslea 

 

Sail Ofiziala 2020: Filmak

A DREAM OF EDWIN DRUMMOND   | Zuz: Paul Diffley / Erresuma Batua, 2020

A PLEA FOR REFUGE   | Zuz: Daniel Holmes / Estatu Batuak, 2019

A THOUNSAND WAYS TO KISS THE GROUND   | Zuz: Henna Taylor / Estatu Batuak, 2020

ACONCAGUA, LA TRAVERSÉE SANS RETOUR   | Zuz: Antoine Girard / Frantzia, 2020

ALPINIST – CONFESSION OF A CAMERAMAN   | Zuz: Minchul Kim / Korea, 2019

ATERPEAN ATERI   | Zuz: Ruben Crespo Perez / Espainia, Euskal Herria, 2020

BEYOND THE BACKYARD: THE NATION’S RIVER   | Zuz: Michael Stevens / Estatu Batuak, 2019

BYC KOBIETA W HIMALAJACH (To Be a Woman in the Himalayas)   | Zuz: Eliza Kubarska / Polonia, 2018

CARIE   | Zuz: Achille Mauri / Italia, 2020

CHARGE 2   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020

DER BÄR IN MIR (Bear-Like)   | Zuz: Roman Droux / Suitza, 2019

DIE GROBE ZINNE (The Great Peak)   | Zuz: Reinhold Messner / Italia, 2019

EL GRAN HITO | Zuz: Ignasi López Fábregas / Espainia, 2020

ÉRIC ESCOFFIER, LA FUREUR DE VIVRE   | Zuz : Bertrand Delapierre & Séverine Gauci / Frantzia, 2020

EVEREST – THE HARD WAY   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020

FORESIGHT   | Zuz: Dario Tubaldo / Italia, 2020

FREE AS CAN BE   | Zuz: Samuel Crossley / Estatu Batuak, 2020

HARDA – THE TOUGH   | Zuz: Marcin Polar / Polonia, 2019

HERA’S ANGELS   | Zuz: Constantine Papanicolau / Grezia, 2019

HILLARY - OCEAN TO SKY   | Zuz: Michael Dillon / Australia, 2019

INTO THE CANYON   | Zuz: Peter McBride / Estatu Batuak, 2019

IPARRALDEAN   | Zuz: Romain Jamet / Frantzia, Euskal Herria, 2020

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE   | Zuz: Pedro Cubiles Quintana / Espainia, 2020

L’ESCALADE LIBÉRÉE   | Zuz: Benoit Regord / Frantzia, 2020

LE MARATHON DE KATHERINE   | Zuz: Nicolas Falquet / Suitza, 2019

LIFELINES   | Zuz: Frank Kretschmann / Alemania, 2020

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL   | Zuz: Iñaki Peña Bandres / Espainia, Euskal Herria, 2020

METANOIA   | Zuz: Florian Gassner / Alemania, 2020

MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE   | Zuz: Leigh Anne Sldes / Estatu Batuak, 2019

NORTH COUNTRY   | Zuz: Nick Martini / Estatu Batuak, 2019

ORIGENS, A GRANDE ESCALADA   | Zuz: Murilo Vargas / Brasil, 2019

OUT OF THE BLUE   | Zuz: Davina Beyloos Montaz-Rosset & Sébastien Montaz-Rosset / Frantzia, 2020

POLYFONATURA   | Zuz: Jon Vatne / Norvegia, 2019

PYRÉNÉISME D’HIER ET D’AUJOURD’HUI   | Zuz: Laurence Fleury / Frantzia, 2019

SALTO IS THE KING   | Zuz: Pavol Barabás / Eslovakia, 2020

SHARED VISION   | Zuz: Keith Partridge / Erresuma Batua, 2019

SIN LÍMITE   | Zuz: Daniel Fernández Cañadas / Espainia, 2019

SINGLEHANDED   | Zuz: Stash Wislocki / Estatu Batuak, 2020

SLACK SISTERS   | Zuz: Kelly Greenheart / Estatu Batuak, 2020

SPECIAL RUN   | Zuz: Isabelle Häcki / Suitza, 2019

SPELLBOUND   | Zuz: Richard Sidey / Zeelanda Berria, 2020

SWEET HOME KAMCHATKA   | Zuz: Pep Cuberes Esgleas & Xavier Esgleas Tarifa / Espainia, 2020

TENTE LAGUNILLA – UNA FILOSOFIA DE VIDA   | Zuz: Javier Cuevas Caballero / Espainia, 2020

TERRA INCOGNITA – A EXPEDITION TO CLIMB SIBERIA’S UNKNOWN TOWERS   | Zuz: Corey Rich / Austria, 2018

THE CHAIRLIFT   | Zuz: Mike Douglas / Kanada, 2020

THE RED LAKE PARTY   | Zuz: Vladimir Cellier / Frantzia, 2019

THE TEARS OF SHIVA   | Zuz: Mikel Sarasola / Espainia, Euskal Herria 2020

THE WURL   | Zuz: Anthony Bonello / Kanada, 2020

THIS LAND   | Zuz: Whit Hassett & Chelsea Jolly / Estatu Batuak, 2019

UNDISCOVERED  | Zuz: Chris Prescott / Erresuma Batua, 2019

URMUGA   | Zuz: Mattin Zeberio Larraza / Espainia, Euskal Herria 2020

VAELTAJAT - WANDERING IN THE WHITE   | Zuz: Otto Heikola / Finlandia, 2019

VALHALLA, CIELO DE ROCA   | Zuz: David López, Karel Downsbrough, Esteban Lahoz & Sergi Latorre / Espainia, 2020

WHEN GLACIERS GO   | Zuz: Corey Robinson / Estatu Batuak, 2020

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
                    

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies