Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Metro Bilbaoko argazki erakusketa CVCEPHOTOren eskutik

CVCEPHOTO Metro Bilbao

Gaur, ostirala, inauguratu da ofizialki CVCEPHOTO mendiko nazioarteko argazkilaritza lehiaketaren erakusketa Metro Bilbaon. Mendi Film Festivalak bideratu duen erakusketa hau CVCEPHOTO 2016ko irabazleen lanek osatzen dute

, eta lehen hiru sarituek parte hartu dute inaugurazioan: Krystle Wright australiarra, Paul Bride kanadarra eta Yhabril bilbotarra. Haiekin egon dira Jon Herranz argazkilari eta zinegile getxoztarra, Raul Mendez Metro Bilbaoko Marketing Teknikaria, CVCEPHOTO-ko Rafa Elorza eta Txema Garay, eta Jabier Baraiazarra Mendi Film Festivaleko Zuzendaria.

Donostiako Club Vasco de Camping  Elkarteak duela bi urte sortu zuen lehiaketa hau, eta dagoeneko mendiko eta abentura gaien inguruko argazkilaritza lehiaketetan mundu mailako erreferentzia da. Bigarren edizioko lehen hiru saridunak izan dira, hain zuzen, gaur Metro Bilbaon bildu diren protagonistak.

Paul Bride: Argazkilari profesional kanadar honek lehen saria irabazi du aurten. Estilo garbia du, artifizio gabea, eta bere ezagutzak eta inplikazioak lagunduta argazkietan islatu nahi duen akzioari aurre hartzen daki, beti jakiten du haren buruan aurretiaz landu duen irudi hori lortzeko momentu egokia zein den. Hamar urtetik gora daramatza argazkigintzan aldizkari espezializatuetan eta mendiko marka komertzialentzat.

Krystle Wrigth: Muturreko kirolen argazkilaria da eta Canon Professional Services taldeko kidea da (Gold Member) australiar hau. Argazkietan abentura jasoko bada haren parte izatea beharrezko ikusten du: Karakorumen paraxutean jauzi egindakoa da, Indonesian hiru metrotik gorako olatuen artean igeri egin izan du, eta fiordo batean hilabetez kanpatu zuen.

Yhabril: Argazkilaria eta Astunen snowboard irakaslea den bilbotarra. Sare sozialetan, bereziki Instagramen, egindako lanengatik aipamen asko jaso izan ditu, eta baita argazkilaritza lehiaketa zenbaitetan ere, haien artean El Correok sustatutako ‘Bizkaiko altxorrak’ lehiaketa.

Jon Herranz getxoztarra ere haiekin egon da inaugurazioan: Mundu osoan milaka erreprodukzio izan dituzten eskalada eta outdoor kirolen inguruko hainbat bideo zuzendu ditu, haiekin mundu mailako lehiaketetan parte hartuz eta hainbat sari irabaziz. Zuzendari lana argazkilaritzarekin bateratzen du. Aurreko urtean CVCEPHOTO lehiaketan finalista izan zen Panaroma proiektuko argazki batekin, eta Bilbao Mendi Film Festivaleko aurtengo kartelaren egilea da.

Metro Bilbaoko erakusketa abenduan ondoko metro geltokietako sarrera-irteeretan dago: Alde Zaharra (Unamuno), Abando (Renfe) eta Moyua (Ercilla/Elkano).

Gaurko inaugurazioan, Eskalada eta abentura argazkilaritza hitzaldia aurkeztu dute, mendiko eta abentura gaien inguruko argazkilaritzan adituak diren lau argazkilariok bihar, larunbata, goizeko 11.00etan hasita, Sala BBKn eskainiko dutena Bilbao Mendi Film Festivaleko egitarau barrenean.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies