Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

BMFFak CVCEPHOTOko argazki onenak erakutsiko ditu Metroan

Txema Garay eta Jabi Baraiazarra

CVCEPHOTO nazioarteko argazkilaritza lehiaketarekin uztarri berean jarraitzen dute Bilbao Mendi Film Festivalak eta Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak. Iaz egin bezala, aurten ere Bilboko Metroan erakutsiko dituzte lehiaketako alerik onenak. Mendi jardueran oinarritutako argazki bikainak Metroko geltoki esanguratsuenetako sarrera-irteeretan ikusi ahal izango dira abenduan.

 

CVCEPHOTO 2016ko lehen hiru saridunek inauguratuko dute erakusketa gainera, eta horrez batera  Mendifilmeko egitarau barruan mahai-ingurua eskainiko dute mendiko argazkilaritzaz eta euren obraz hitz egiteko. Krystle Wright australiarra, Yhabril bilbotarra, eta Paul Bride kanadiarra dira protagonistak.

Baina CVCE eta BMFF arteko elkarlana haratago doa. CVCEPHOTO lehiaketaren hirugarren edizioak atal berri bat izango du, Bilbao Mendi Film Festivalaren 10. edizioko karteleko argazkia hautatzeko balioko duen atala.

Txema Garay CVCE-ko Presidentea eta Jabi Baraiazarra BMFF-eko Zuzendaria berriki bildu dira Bilboko Zabalgune eraikineko egoitzan akordioa lotzeko.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies