Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

PO Natalia Andujar-en hitzaldia

BILBAO MENDI FILM FESTIVAL BALTISTAN FUNDAZIOAREKIN ELKAR LANEAN ARI DA "BESTE BEGIRADA BATZUK" KONFERENTZIA-ZIKLOAREN ANTOLAKUNTZAN  

Lehenengo konferentzia, “Educar en el Islam: una mirada feminista”, Natalia Andujar irakasle, idazle, aktibista eta Educaislam elkarteko presidenteak eskainiko du

 

Hitzaldia eta “Mujeres del Valle de Hushe” liburuaren aurkezpena, Bilboko Sala Rekalde-n egingo dira, urriaren 7an, 19:30etan

Baltistan Fundazioak, Pakistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortzeko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundeak, Bilbao Mendi Film Festival-ekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin, “Beste begirada batzuk” izenburua daraman hitzaldi-zikloa antolatu du. Islama praktikatzen duten edo islamaren munduarekin lotzen diren kulturen kide diren, eta eguneroko albisteeetan protagonista izaten direnengandik aldenduta erreferente eta eredu bihurtu diren pertsonen bizitza-lekukotasunak azaltzea da helburua. Hau da, Islamarekin lotutako beste ikuspegi eta errealitate batzuk agerian jartzea da hitzaldi hauen xedea.

Pertsonak, gizataldeak, elkargoak edota herriak, islamista izate soilagatik deabruaren pare jartzen dituzten albiste eta zurrumurruen igoerari kontra egiteko, Natalia Andujar irakasle, idazle eta aktibista katalanak “Educar en el Islam: una mirada feminista” hitzaldia eskainiko du urriaren 7an, 19:30etan, Bilboko Sala Rekalde-n (Alameda Reklade, 30). Baltistan Fundazioaren presidentea, Jose Manuel Ruiz berarekin izango da.

Hamar urtez Natalia Andujar-ek irakasle lanak aktibismoarekin uztartu ditu, idazten, hitzaldiak eta klaseak eskaintzen, eta laburbilduz, Islamaren barruan genero-berdintasunaren alde borrokatzen. Gaur egun benetan atsegin duen gaia da bere lanaren ardatza:  Islama eta emakumea. Orain dela urte t´erdi Educaislam formakuntza-gunea sortu zuen.

Natalia Andujarren hitzaldiarekin batera Baltistan Fundazioak argitaratutako “Mujeres del Valle de Hushe” liburua ere aurkeztuko da.

Antolatzaileak: Baltistan Fundazioa eta Bilbao Mendi Film Festival

Babesleak: Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy