Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Basauriko Mendi Tourrean 'Hillary - Ocean to Sky' filmaren azken emanaldia

"I really hope you all enjoy it", esanez agurtu gaitu Michael Charles Dillon zuzendari australiarrak joan diren egunetan sare sozialen bidez. Hark zuzendutako 'Hilalry - Ocean to Sky', iazko Mendi Film zinemaldiko Sari Nagusia jaso zuen filma, Basaurin proiektatuko da azken aldiz 2021eko Mendi Tour zirkuituan.

Azaroaren 16 astearteko bilkura izango da Sozial Antzokian, 19:30ean hasita. Bosgarren edizioa du Mendi Tourrak Basaurin, Baskonia mendi taldearen eskutik, eta Basauriko Udala, Euskal Mendizale Federazioa, Bizkaiko Mendi federazioa, Social Antzokia eta Zineuskadiren laguntzarekin.

'Hillary - Ocean to Sky' pelikulak Edmund Hillaryren azken espedizio handia kontatzen du, motordun untzietan Ganges ibai sakratuan gora ekin eta Akash Parbat Himalayetako gailurrera iritsiz burutu zena 1977an. Lagunarteko babesean eginiko barne bidaia sakonbat izan zen hura Hillary legendarentzat.

Saioa osatzeko, 'The WURL' pelikula ere ikusiko dute bertaratzen direnek, mendiko eskia eginez bi emakumek bere egingo dute Wasatch Ultimate Ridge Linkup gailurreria neguan osatzen saiatzeko. Mike Douglas eta Anthony Bonello zuzendari emankorren lana da.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy