Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Azaroan urteko azken Mendi Tour geltokiak

Abenduaren 4tik 13rako BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 13. edizioa ate joka dagoela, azaroan sei Mendi Tour emanaldi egingo dira: Errenteria, Amurrio, Basauri, Elgoibar, Arrasate eta Orioko aretoetan ikusi ahal izango dira aurten azkenengoz, pantaila handian eta zine kalitatean, Cholitas, Harria Herria, Manaslu, Climbing Blind, NebulaOstatnia Gora eta Allein (Alone) pelikulak, iazko Mendi Filmeko nabarmenetakoak, aurten Mendi Tourrean arrakasta itzela izan dutenak.

2020 berezi honetan Mendi Tourra indartu egin da. Udaberrian hainbat saio atzeratu ziren, geroztik haietako zenbait berreskuratu dira udan eta udazkenean, beste zenbait aurten ediziorik gabe geratu dira halabeharrez, baina hitzordu berriak ere sortu dira. Makurra izan zitekeen Mendi Tour urteak ezaugarri bat du nagusi: ikusleen gogoa eta bultzada mendiko zinemaz eta kulturaz gozatzeko.

Egun indarrean diren jokamoldeetarako araubideei eutsiz, aretoetako edukierak murriztuta, beti musukoak erabiliz eta distantzia soziala zainduz, eta bertako nahiz mugakideak diren udalerrietako biztanleei zuzendutako eskaintza da azaroko Mendi Tourrarena. Mendiko zinemagintzako pelikularik gaur-gaurkoenak eta puntakoenak proiektatuko dira, mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak pantailara ekarriz.

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy