Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendiko zinemarik onena Gasteizko 7. Mendi Tour Vital-ean lau egunez eta 7 pelikulekin

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoak 25. Gaur aurkeztu da Mendi Tour Vital 7. edizioa Gasteizen, Bilbao Mendi Film Festivaleko pelikula onenak biltzen dituen mostra, mendia, muturreko kirolak, aventura eta natura gaiak jorratzen dituena. Vital Fundazioaren Aulan (La Paz 5, 1. solairua) eskainiko dira proiekzioak, martxoaren 4, 6, 7 eta 8an, eguneko bi saio eginez (18:00etan eta 20:00etan).

Josune Albizu Vital Fundazioaren Zuzendaria eta Eduardo Martinez BMFF-eko Presidenteak aurkeztu dituzte Mendi Tour Vital 2019rako hautatu diren pelikulak, BMFF-ren azken edizioan parte hartutako onenen selekzioa, 7 guztira.

Josune Albisu eta Eduardo Martinez, aurkezpenean

The Dawn Wall aurkeztuko da Gasteizen, sekulako filma. Tommy Caldwell munduko big wall edo horma handietako eskalatzailerik onena da protagonista, Hollywoodeko gidoi onenen parekoa da haren bizitza eta ibilbidea, eta hori erakusten du filma inspiragarri honek.

Iragan abenduan Mendi Film Festivala zabaldu zuen filma da, 1600 ikusleren aurrean, Euskalduna Jauregian, eta Tommy Caldwell bertan zela –Peter Mortimer zuzendariarekin batera-, aurkezpena egiteko. Mendi Filmen 11. edizioko sari nagusietako bat, Epaimahaiaren Saria, jaso zuen. Eta 2019an Mendi Tourreko film izarra da, formatu handian ikusi eta gozatzeko aukera paregabea.

Sarrerak, bihar, otsailaren 26tik aurrera jarriko dira salgai, eta saio egunetan 16:00ak arte, Estadio Fundazioaren harrera gunean eta Vital Fundazioaren egoitzan (Kordoi Etxea. Kutxileria, 24). Estadio Fundazioko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 9:00-13:30 / 16:00-19:30, eta ostiraletan, 9:00-15:00. Kordoi Etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 8:30-14:00 / 16:30-19:00, eta ostiraletan, 8:30-14:00.

Aretoaren leihatilan, salgai saioa hasi baino 45 minutu lehenago. Sarrerak amaitu arte.

Sarrerek 5€ balio dute saioko, eta 3€ Estadio Fundazioaren abonatua izan eta sarrera Estadioko harrera gunean erosten dutenentzat.

Bilbao Mendi Film Festival eta kirol et akultura ekitaldiak antolatzen dituen Ascentium empresa dira Mendi Tourraren edizioberri honen antolatzaileak, eta Vital Fundazioa da babeslea. Ekitaldiko laguntzaile dira, aldi berean, Arabako Mendizale Federazioa, Radio Vitoria, Diario Noticias de Álava eta Zineuskadi. 


Mendi Tour Amurrion eta Agurainen

Amurrion eta Agurainen ere egingo da aurten Mendi Tourra Vital Fundazioaren eskutik. Amurrion martxoaren 15ean, Udalaren eta Mendiko Lagunak elkartearen laguntzarekin, eta Agurainen apirilaren 25ean bertako Udalaz batera Manu Yanke mendi elkartearen laguntzarekin.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2019 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies