Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Eduardo Martínez de Pisón-ek jasoko du BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia 15. edizioko WOP Mendi Film Saria

WOP-The Walk On Project fundazioak eta Mendi Film Festival Elkarteak, WOP Mendi Film 2022 Saria Eduardo Martínez de Pisón geografo, idazle eta alpinistari emango diote. BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zinemaldiaren 15. edizioan egingo da ekitaldia, 2022ko abenduan (9tik 18ra).

Mendizaletasunaren baloreen ikur izatea eta haiek babesteko eginiko lana aitortzen du sariak, eta 9. aldiz emango da aurten. Pisuzko pertsona eta erakundeek jaso izan dute aurretik, Eduardo Martínez de Pisón-ekin gertatzen den bezala.

 

WOP-The Walk On Project fundazioa gaisotasun neurodegeneratiboen aurkako borrokan diharduen enpresa soziala da. Hala ospatu du sariaren izendapen berria:

“Ohorea da guretzat Eduardo Martínez de Pisón-i WOP Mendi Film Saria ematea. Eduardo naturaz eta bereziki mendiaz maiteminduta dago. Maitemin jakintsua, transzendentea eta konprometitua, berarekin sentitzen duen eta bere burua ezagutzen duen erantzukizunetik abiatuta. Bere bizitza osoa, osagarrienetik espiritualenera, konfiguratu duen natura. Kulturaz beteriko paisaia izanik, bere bizileku eta zorion eta pasio iturri bihurtu den lurraldea. Paisaia horietan bizi izan da, eta hainbat eta hainbat pertsonari horiek begiratzen eta ikusten irakatsi die, haienganako maitasuna transmitituz. Bere benetakotasun, konpromiso, pasio eta gure paisaien babesagatik, eta balio horiek iradokitzen dituen transmisio-lan nekaezinagatik, hunkitu egiten gaitu, eta harro egoteko modukoa da guretzat, Eduardo Martínez de Pisón-i WOP Fundazioa Saria ematea alpinismoaren gizarte-balioak defendatu eta transmititu izanaren aitortzan”.

 

Eduardo Martínez de Pisón

Eduardo Martínez de Pisón pertsona garrantzitsua da paisaiaren eta natura-ingurunearen babesari dagokienez. Geografoa eta glaziologian aditua, intelektuala eta zientifikoa, idazlea eta dibulgatzailea, Martínez de Pisón batez ere Aragoiko Pirinioez -nerabezaroa, gaztaroa eta bizitza-, Guadarramaz -maitasun familiarra dio- eta Teide mendiaz -urrutiko mendia, “siluetan edertasun handiko sumendi handia eta barrualdeko paisaia apartekoa duena”-,  maitemindua da.

Espainiako Ingurumen Saria (1991), bere ikerketa, argitalpen, irakaskuntza eta tesi-zuzendaritza gehienak Geografia Fisikoaren ingurukoak izan dira. Arlo horretan Madrilgo Unibertsitate Autonomoko katedraduna izan zen 1981etik 2007ra arte, eta orduz geroztik Geografiako katedradun emeritu bihurtu da unibertsitate horretan bertan.
Literatura-liburuak, bidaien dibulgaziokoak eta, batez ere, geografiakoak idatzi ditu, eta telebistako dokumentalen aholkulari geografiko gisa parte hartu du. World Glacier Monitoring System-eko Espainiarako korrespontsala izan da, MaB-Man and Biospehere (UNESCO) Batzordeko kidea, eta Antartikako Ikerketarako Batzorde Zientifikoko Espainiako batzordeko buru izan zen. Guadarrama Mendilerroko Natur Baliabideak Antolatzeko Planaren zuzendaria izan zen, eta 1998tik Soriako Dukeak Fundazioaren Paisaiaren Institutuko zuzendaria da.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra

Everest
 

K2
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
     
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy