2015, Polonia, 72min
Zuzendaria: Eliza Kubarska
1986ko udan mundu osoko hainbat alpinista K2ra igotzeko elkartu ziren. “Uda beltza" deiturikoa izan zen hura, hainbat gertaera tragikoengatik 13 eskalatzaile hil baitziren bertan. Ia 30 urte geroago alpinista hauen seme-alabek espedizio bat hasiko dute galdera bati erantzuna bilatuko diotelakoan: zein da pasio bat betetzeagatik ordaindu behar den prezioa?