2022, Suitza, 115min

Zuzendaria: Fulvio Mariani

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Fitz Roy, Murallón, Cerro Torre, Riso Patrón, Standhart... Dorre oso altuak dira, izotz-itsaso batean islatuak, ekaitzek maiz eraldatzen duten zerupean. Patagoniako eskaladaren aitzindarien artean, Casimiro Ferrariren izena nabarmentzen da, "Ragni di Lecco" taldekoekin batera harkaitzean, izotzean eta Patagoniako elezaharretan haren arrastoa grabatu zuen eskalatzailea. Matteo della Bordella alpinista gaztea Ferrariren hormetan murgilduko da orain bere taldekideekin. Estilo garbi, arin eta futuristan bideak errepikatu edo berriak irekiko dituzte.