2023, España, 44min

Zuzendaria: David Arnau

NAZIOARTEKO ESTREINALDIA

Munduko ibai azkarrenak eta ur-jauzi garaienak desafiatuz naturan murgildu eta galtzen ohitua dago Aniol Serrasolses kayakerra. Norvegiako Svalvard-era joko du oraingoan, lurreko lekurik ezkutuenetako bat esploratzera, biztanleria duen munduko lurralderik iparraldekoena. Kayak espedizio honetan, Aniolek ibai nahasiak eta 20 metro baino gehiagoko ur-jauzi izoztuak jaitsiko ditu, sinestezinak diren erronkak burutuz.