2021, EEBB, 8min
Zuzendaria: Jim Aikman
Arlene Blum izan zen Annapurnako lehen igoera estatubatuarraren buru, 1978an; bidenabar, huraxe izan zen erabat emakumez osatutako espedizio baten lehen igoera ere. Elur-jausi arriskutsuak eta baldintza zalapartatsuak gaindituz, talde hark "emakume baten lekua gailurrean dagoela” erakutsi nahi izan zuen. Eta hala egin zuten arren, igoera berritzaile hura tragediak ere estali zuen. Arlenek lorpen haren loriari eta tragediari buruzko hausnarketa egiten du.