2021, EEBB, 86min

Zuzendaria: Henna Taylor

Quinn Brett-ek eskalada istripu larria jasan zuen El Capitanen, Yosemiten, 2017ko urriaren 11n. Gertatutakoaren berri konta dezake, mirariz eutsi baitzion bizirik, baina gerriz behera elbarri geratu zen eta horri aurre egiten ikasi behar izan du geroztik. Denboraren joanean eta esfortzu handiz, natura inguruetan mugitu ahal izateko moduak aurkitu ditu, lan eskaintza on bat ere jaso du, eta maitasun istorio baten lehen printzak ere sortu dira. Atzean utzitakoaren trauma gainditu ahal izateko, ordea, Quinnek istripura itzuli, mamuei aurre egin eta etortzeke dauden gauza ederrei eusten ikasi behar du.