2022, Espainia, 61min

Zuzendaria: Rosa García

Alex Txikonen Manasluko neguko espedizioa 2021ean. Kutsakorra ez den lehen espedizioa da, eguzki-panelen bidez sortutako energiaz baliatuko dena. Aztarna energetikoa murrizteko bide jasangarria da, Parisko Hitzarmenetan esaten denari jarraituz, eta EKI Fundazioaren eskutik elkartasun-proiektuak abian jartzeko balio du. Txikonek, Fundazioak Sierra Leonan egiten duen lana ezagutuko du, eta hango eskola eta ospitaleetarako energia-autonomia bermatzen duten eguzki-energia sistemak eramango ditu. Ideia hori bera Pakistango Diamer bailarako Günter Mountain School-era eramatea proposatzen du, bi kultura desberdin, baina aldi berean berdin, batuz.