2021, Frantzia, 44min

Zuzendaria: Damien Largeron, Brian Mathé & Morgan Monchaud

2020ko udan, Nicolas Favresse eta Sébastien Berthe eskalatzaile belgikarrek bizikletaz bidaia bat egin zuten Alpeetako hiru bide gogor eskalatzea helburu zutela: "End of Silence", "Des Kaisers neue Kleider" eta "Silbergeier". Damien Largeron kamerografoa izan zuten bidaide, eta Kroux eta Bintje txakurrak ere bai! Zer modu hoberik zure maskotekin bizikletan ibiltzea baino, hiru bide mitikoen jomugak lotzeko? Bi asteko karabana alai bat, azken urteetako eskalada-balentriarik handienetako bat aurrera eramateko.