2021, Frantzia, 55min

Zuzendaria: Pierre Cadot

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Chamonix-eko mendi gidarien enpresa, alpinismoaren historiaren bihotza da. Duela 200 urte sortua, munduko mendi gidari bulego zaharrena izateaz batera, handiena ere bada. 200 urte daramatzate mendiko ametsak egikaritzen. Orain, ordea, euren lanbidea sortu zenetik izan duten erronkarik zailenetakoari egin behar diote aurre: aldaketa klimatiko gogorra dela eta, mendiekin batera beren ametsak nola amiltzen diren ikusten ari dira.