2020, Espainia, 24min

Zuzendaria: Marga Gutiérrez

EUSKADI MAILAKO ESTREINALDIA

Manu Topic artista frantziarrak Nafarroako Pirinioan barrena bidaia bat burutu zuen bere 'Stone Balance' artelanerako errekarriak biltzeko xedez. Zaraitzu bailarako hainbat bizilagunek lagundu zioten zeregin horretan, eta haiekin elkarrizketa emankorrak izan zituen ametsei, ogibideari eta arrakasta sozialari buruz. Hutsik geratu ostean, oreka bila ari diren lurralde eta herriei buruzko istorioa.