2021, Erresuma Batua, 44min

Zuzendaria: Alastair Lee

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Zoroa ala jenioa? Franco Cookson duela 10 urte baino gehiago agertu zen britainiar eskaladaren eszenan, eta asko kosta zaio bere lorpen apartak begi onez ikusten ez zituztenen zama gainetik kentzea, ausartegitzat jo izan baitute. Baina zale ugari ere baditu, horien artean Tom Pearce gaztea, 15 urte besterik ez eta idoloaren bide ezagunenetako batzuk errepikatzen saiatuko dena. Bitartean, Cooksonek, ezarritako muga guztiak, bereak barne, gainditzen dituen bide bati ekingo dio.