2021, Erresuma Batua, 21min

Zuzendaria: Alastair Lee

ESTATU MAILAKO ESTREINALDIA

Neil Gresham Erresuma Batuko eskalatzailerik emankorrenetako bat da, denean ondo moldatzen den horietakoa. Gainera, 50 urterekin “bere bizitzako igoera” egiteko gai izan da: 'Lexicon' bidea, estilo klasikoan E11 zailtasunekoa, Lake District Parke Nazionalean (Ingalaterra), Pavey Ark-eko East Gully horma tente eta zurian. Helduleku txiki-txikiak eta ia babesteko modurik ez duen bidea da Lexicon, zatirik gogorrenean eroriz gero 25 bat metroko hegaldi beldurgarria duena. Baina Greshamek bi eskalatzaile klasiko hoberenetako bi ditu aita-ponteko: Dave McLeod eta Stve McClure.