2019, Erresuma Batua, 81 min
Zuzendaria: Robbie Fraser
Estrenaldia Espainia
Alpinista bezala, mito bat da Hamish MacInnes eskoziarra. 1953an, Hillary eta Tenzingi aurrea hartzeko zorian egon zen Everesteko lehen gailur lorpenean. Esploratzaile handia izan zen, eta baita ingeniari eta asmatzaile bikaina ere. Alpinismoari ekarpen garrantzitsuak egin zizkion: hark sortuak dira Terrordactyl pioleta eta mendiko erreskateen nazioarteko gida. 84 urte zituela, eldarnioak jota ustez, ospitale batean sartu zuten. Orduan piztu zitzaion erronkarik premiazkoena: oroitzapenak berreskuratzea, bere burua erreskatatzeko.