2019, Espainia, 15 min
Zuzendaria: Tetxus Barandiaran Uralde
Nazioarteko Estrenaldia
Gipuzkoako hainbat eskalada gunetan berrekipatze eta mantentze-lanak arrakastaz burutu dira alde guztietako eragileei esker. Eredugarria den elkarlanean uztartu dira erakunde publikoak, mendi eta kirol elkarteak, lur-jabe pribatuak, legelari espezializatuak, enpresa babesleak eta, noski, eskalatzaileak. Lurraldeko natura eta kultura ondarea zaintzea eta eskalada era seguruan egin ahal izatea bateragarri direla erakutsi dute, 17 eskalada gune birgaituz.
