2019, Alemania, 6 min
Zuzendaria: Max Kroneck, Jochen Mesle, Philipp Becker & Johannes Müller
Estrenaldia Espainia
Eski estazioak itxi eta eguzkia ezkutatzen denean, eskiatzaileek amaitutzat ematen dute beren laneguna. Ez denek. Max Kroneck eta Jochen Meslek mendira joko dute, hiria lo dagoenean, ilargi betearen argipean eski saio bikainak burutzeko. Erronka ez da, ordea, haiena soilik; grabazio taldea ilargi-argiaz baino ez da baliatuko irudiak hartzeko.