'Urzulo' pelikularen zuzendaria  

 

Xanti Ugarte EHUko 'Sorkuntza eta Diseinua' graduko hirugarren kurtsoko ikaslea da egun. Txiki-txikitatik datorkio mendiarekiko zaletasuna. Urte batzuetatik hona bideogintza ere gehitu du bere zaletasunen zerrendara eta horregatik hainbat bideoklip eta eskaladako bideoen filmaketak eta muntaiak egin ditu. “Urzulo” filman zuzendari moduan lan egin, eta filmazio eta edizio lanetan ere parte hartu du. “Ilusio handiarekin egindako lana izan da”, baieztatu du zuzendari gazteak.   Nahiz eta oraindik oso gaztea izan, hainbat lehiaketetan parte hartu du bere laburmetraiekin: Oñatiko Laburmetrai Rallya, Eskoriatzako Laburmetrai Rallya, Cinnovast,  Zinemakumeak, Auzolandegiak Spot lehiaketa  eta Otxarmetraje eta Un Dedo De Espuma Spot lehiaketa, besteak beste.  

Filma BBK Salan aurkeztuko da abenduaren 18an, 17:00etan.