Protagonista 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroan' 

Victor Galan Ortopedian eta Traumatologian espezializatutako zirujaua da eta gaur egun Galdakaoko ospitalean egiten du lan. Gurutzetako ospitalean ere aritu izan da, baita erakunde pribatuetan ere. Heziketa jarraikorra jaso du, eskuen kirurgian sakonduta: tendoiak, inplante eta berreraikuntza kirurgiak; mikrokirurgiak; kubitu, erradio, ukondo, metakarpo eta falangeetako lesioen tratamendua; eskumuturreko artrodesiaren tratamendua… Hainbat aldiz Eskuko Kirurgiaren Espainiar Elkartearen Batzar Nazionalean parte hartu du, baita nazioarte mailako beste kongresu batzuetan ere. Hainbat artikulu argitaratu ditu Estatuko hainbat argitalpenetan. Gainera, Eskuko Kirurgiaren Espainiar Elkartearen kide da.