Protagonista 'Eskaladako patologiei eta entrenamendu metodoei buruzko ikastaroan'

Xeber Iruretagoiena (Zarautz, 1992) Jarduera Fisikoan eta Kirolaren Zientzietan graduatua eta Egokitutako Jarduera Fisikoan diplomatua da. Gainera Kirol Terapian masterra ere badauka. Xeberrek esperientzia dauka hainbat patologia eta minusbaliotasun dituzten gaixoekin egindako jarduera fisikoko ekitaldi eta entrenamenduak zuzentzen. Honekin lotuta, azpimarragarria da Euskal Herriko Unibertsitatearentzat gaixo hipertentsiboekin eginiko ikerketa.