CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki espektakulua Metro Bilbaon
Txema Garay, Rafa Elorza, Jabier Baraiazarra eta Susana Palomino
Bilbao Mendi Film Festivalaren hamargarren urteurrena beteko da aurten, eta jada Metro Bilbaok ohikoa bihurtu den erakusketa hartuko du bere geltokietan: CVCEPHOTO mendiko jardueren nazioarteko argazkilaritza lehiaketako 20 lan sarituekin osatutako erakusketa. Donostiako Club Vasco de Camping Elkarteak antolatzen du CVCEPHOTO.
Gehiago irakurri: CVCEPHOTO mendiko jardueren argazki espektakulua Metro Bilbaon
Santi Yanizen 'Dronegrafiak' ikusgai Sala Rekalden
Rekalde Aretoan, azaroaren 28tik urtarrilaren 7ra
Bilboko Rekalde Aretoan (Rekalde Zumarkalea, 30) ikusgai dago Dronegrafiak erakusketa, Santi Yaniz argazkilariak garatutako proiektua. Bilbao Mendi Film Festivalen 10. edizioko lau erakusketetako bat da.
Santi Yaniz profesionalak dron batekin eginiko argazkiak daude ikusgai erakusketan. Argazkia? Besterik gabe, Dronegrafia.
Gehiago irakurri: Santi Yanizen 'Dronegrafiak' ikusgai Sala Rekalden
Bilbo mendi zinemagintzaren ardatz bihurtuko da Mendi Film Festivalaren 10. edizioan abenduaren 8tik 17ra
Jon Redondo, Eduardo Martínez, Oihane Agirregoitia, Lorea Bilbao, Jabier Baraiazarra, Gorka Muñoz
Bilbo, 2017ko azaroak 27. Abenduaren 8an hasi eta 17an buka, egungo mendi zinemagintzarik onenaz batera haren inguruko glamour guztiaz gozatzeko aukera aparta ekarriko du Mendi Film Festivalek Bilbora.