Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tour 2021: Antzuola-Puntaik Punta astelehena 18an eta Getaria igandea 24an

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia zine jaialdiko pelikularik onenez eta txalotuenez gozatzeko aukera ematen duen Mendi Tourrak Antzuolan eta Getarian, Gipuzkoan, ditu hurrengo bi hitzorduak.

Gaur, urriak 18 astelehena, Puntaik Punta Debagoeieneko Bidezidorren Jaialdiko lehen eguna Antzuolan, Torresoroa aretoan eskainiko dira 3 pelikula:

ATERPEAN ATERI (5’) Ruben Crespo zuzendari errenteriarrak gidatuta, Mikel Sarasola ur lasterretako kayaker donostiarrak etxealdi garaian izan zituen burutazioak.

MYRTLE SIMPSON: A LIFE ON ICE (34’) Myrtle Simpson esploratzaile eta abenturazale britainiarrari eginiko aitortza dokumentala, Groenlandia eskietan zeharkatu zuen lehen emakumea.

DIE GROBE ZINNE (THE GREAT PEAK) (54’) Reinhold Messnerren kontakizuna, Lavaredoko Hiru Gailurretako 150 urteko eskalada historia eta eboluzioa aletuz.

18:30ean hasiko da emanaldia, eta sarrera doan izango da.

Eta datorren igandean, hilak 24, berriz, Getariako Mendi Tourraren bigarren edizioa egingo da, Iturzaeta aretoan. Eguna mendi txango batekin hasiko dute getariarrek, eta arratsaldean (18:30) mendiko zine saioarekin borobildu. Sarrera doan izango da baina gonbidapenak Turismo bulegoan jaso behar dira (dagoeneko eskuragai).

4 pelikulekin osatutako egitaraua eskainiko da Getarian:

CHARGE 2 (4') Free skiaren ikusgarritasuna munduko txapelduna den drone gidariaren eskutik biderkatuta.

EL GRAN HITO (13') Film Labur Onena Mendi 2020 Stop-motion animaziozko lana, mendia, erronkak eta emakumearen protagonismoa aldarrikatzen dituena.

SHARED VISION (28') Zertaraino gai den Red Széll eskalatzaile britainiarra, itsua, Eskoziako kostaldeko haitz-zutabe tente bati aurre egiterakoan.

MENDIAN HIL, HIRIAN HIL (58') Euskarazko Film Onena Mendi 2020 Bizitza eta heriotzaren inguruko hausnarketa mendiarekin estuki lotuta dauden protagonisten eskutik: eskarmentu handiko mendizaleak, semea edo anaia mendian galdu dutenen senideak, mendian espezializatutako kazetariak… Dolua eta heriotza agerian, inoiz gutxi bezala.

*Iñaki Peña eta Felix Zubiak aurkeztuta: lehena, pelikularen zuzendaria eta zaintza aringarrietako mediku espezialista, eta bigarrena Donostia Ospitaleko Zainketa Intentsiboetako Unitateko burua eta pelikulako protagonista.

Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien zinemagintzako nazioarteko film onenak eta berrienak aurkezten ditu Mendi Film Festivalak –aurten 14. edizioa beteko du abenduaren 3tik 12ra- , eta han saritutako eta gehien nabarmendutako filmekin osatzen da Mendi Tourra, urte osora zabaltzen den zinema mostra ibiltaria. 2021ean jada, eta pandemiak pandemia, 7000 ikusletik gora erakarri ditu, 28 herri eta hiri desberdinetan emanaldiak eskainita.

 

 

Urria

18 ANTZUOLA (Puntaik Punta)

24 GETARIA

30 TERUEL

31 MARKINA-XEMEIN

 

Azaroa

4 LAS PALMAS – GRAN CANARIA

11 PORTUGALETE

11-12 ERRENTERIA

12 ELGOIBAR

16 BASAURI

19-20 POTES (LIÉBANA)

20 SOPELA

 

 Jada 2021ean egindakoak

AGURAIN

AMURRIO

ANTZUOLA

ARRASATE

AZPEITIA

BASAURI

BILBAO-SANTUTXU

CANET D’EN BERENGUER

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN

EIBAR

ELGOIBAR

ESKORIATZA

HONDARRIBIA

IGORRE

IRURTZUN

IZABA

LA ALDEA DE SAN NICOLÁS

LEIOA

MADRID

MALLABIA

ORIO

OTXANDIO

PAMPLONA-IRUÑA

TERUEL

TOLOSA

URNIETA

VITORIA-GASTEIZ

ZALDIBAR

ZANGOZA-SANGÜESA

ZARAUTZ

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy