Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Hillary, La Pedriza, Everest’88, Mulero, Iñurrategi, Le Menestrel, Seb Montaz… mendiko zinemarik onena Madrilen da berriro Mendi Tourraren 7. edizioan

SARRERAK

Hemen da Mendi Tourraren Madrilgo 7. edizioa, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia eta Cines Golem Madrid-en espedizio berri bat, iazko hutsune behartuaren ostean, indartsu datorrena. Babesle Real Sociedad Española de Alpinismo Peñalara eta Ternua dituela, Madrilgo mendi zinema zaleentzako ezinbesteko hitzordua.

Urriaren 4tik 7ra, lau saiotan, 13 pelikula eskainiko dira, Mendi Filmen nabarmendutakoak guztiak, eta tartean zuzendari entzutetsuak ageri dira: Michael Dillon, Pavol Barabas, Seb Montaz edota David López ‘Campe’.

Cines Golem Madrid-en egingo da Mendi Tourra (c/Martín de los Heros, 14, junto a la Plaza de España). Sarrerak salgai daude online plataforman eta leihatilan, eguneko 6€ eta nahi izatera lau egunetako bonua 20€ (soilik leihatilan). 

Federación Madrileña de Montañismo eta Outdoor Sin Límite mendiko denda dira aurtengoan ere laguntzaileak, eta euren bazkide nahiz bezeroei deskontuak eskainiko dizkiete. Madrilgo Instituto Polaco de Cultura-k ere bat egin du ekitaldiarekin, besteak beste Harda – The Tough filmaren proiekzioa babestuz, Marcin Polar poloniarrarena, iaz Mendi Filmeko Zuzendari Onena sariaren irabazlea. Desnivel liburudenda eta web espezializatuak ere bat egin du Madrilgo Mendi Tourrarekin.

 

Mendi Tour Madrid 2021

Cines Golem, 19:30

 

Urriak 4 astelehena

ATERPEAN ATERI

THE WURL

L'ESCALADE LIBÉRÉE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria

EVEREST - THE HARD WAY: Mendi Film 2020 Ikusleen Saria


Urriak 5 asteartea

EL GRAN HITO: Mendi Film 2020 Film Labur Onena

HARDA THE TOUGH: Mendi Film 2020 Zuzendari Onena – Marcin Polar 

JURRIA: GUARDIANES DEL GARROTE

ARRIESGARSE A VIVIR

 

Urriak 6 asteazkena

CHARGE 2

NORTH COUNTRY

OUT OF THE BLUE: Mendi Film 2020 Epaimahaiaren Saria 

DE LOCOS

  

Urriak 7 osteguna

HILLARY - OCEAN TO SKY: Mendi Film 2020 Sari Nagusia

 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy