Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Basauri: 2016ko Mendi Tourraren azken geltokia

 
Bilbao Mendi Film Festivalaren 2015eko edizioko pelikula onenak Mendi Tour bitartez hainbat aretotan eskaini ostean, gaur, azaroak 22, da azken saioa, Basaurin, Ibaigane Kultur Aretoan (19:30).

Hiru filmekin osatu da egitaraua: 2T On Chamlang, Eclipse eta Panaroma.

Antolaketan Baskonia Mendi Taldeak lagundu du.

2016ko azaroak 22. BILBAO MENDI FILM FESTIVAL Basaurin da gaur, azaroak 22 asteartez, MENDI TOURraren eskutik. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra, Festivalaren iazko edizioko pelikula onenak biltzen dituena. 

Basauriko Mendi Tourra aurtengo zirkuituko azkena da. Hau gehituta, 26 Mendi Tour egin ditugu guztira, Gasteizen, Donostian eta Iruñean, EAEko nahiz Nafarroako hainbat herritan, Madrilen, Valentziako Canet d'en Berenguer-en, Piriniotako Luz Saint Sauverren, eta Mexicon gozatu dute mendiko zinemagintzaz. 2017ko zerrenda ari da itxura hartzen, laster hasiko den -abenduaren 9tik 18ra-, 9. Bilbao Mendi Film Festivaleko ale onenek osatuko dute Mendi Tour edizio berria.

Basaurin hiru film eskainiko dira Ibaigane Kultur Aretoan. Saioa 19:30ean hasiko da eta sarrerak doan banatuko dira aretoa bete arte.

Bilbao Mendi Film Festivalak antolatu du ekitaldia Zineuskadiren laguntzarekin, eta Baskonia Mendi Taldea da babeslea.
 
Mendi Tour Basauri saioko egitaraua: 

2T ON CHAMLANG: 2015, Espainia, 30min, JB: ES, Karen Hughes. Bilbao Mendi Film Festival-ak primizian estreinatu zuen Karen Sole Hughes-ek zuzendutako filma, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza alpinistek eta Juanjo Otazu kameralariak udazkenean Chamlang-era egindako igoerari buruzkoa. WOPEAK espedizioa Nepalgo mendi horren gailurrera iritsi zen urriaren 19an kontrako eguraldi iragarpena izan zuten arren. Tontorra erdiesteko joaldian atzera egiteko iradokitzen zuten hotz ikaragarriari eta haizeteei aurre egin behar izan zieten alpinistek.
 
ECLIPSE: 2015, Kanada, 31 min, JB: ENG, AZP: EUS, ES, Anthony Bonello Negu gorriko bidaia Svalbard-era, Zirkulu Polar Artikoaren gainetik dagoen uhartedira, eskiatzaile baten argazkia ateratzeko eguzki eklipse baten aurrean. Salomonen eskiatzaile taldeak −besteak beste, Cody Townsend, Chris Rubens eta Brody Leven− Reuben Krabbe argazkilariarekin bidaiatzen du. Abenturak bazter izoztuetara eramango ditu, klimatologiari, aldaketa klimatikoari eta euren anbizioei aurre ematen dioten bitartean, bizitzan behin egin daitekeen argazkia lortzeko.
 
PANAROMA: 2015, Espainia, 29 min, JB: ES, Jon Herranz eta Gerard Peris. Edu Marín-ek bere bizitzako proiekturik zailena egingo du: "Panaroma", Alex Huber-ek 2007an irekitako bide ospetsua eskalatu 62 urte dituen bere aitarekin, Francisco Marín 'Novato'. Aita eta semea Dolomitetako bihotzean barneratuko dira eta euren bizitzaren agintea hartuko dute aurrekaririk gabeko kirol balentria bat lortzeko eta, beraz, eskaladako mito bihurtzeko.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy