Udazkeneko MENDI TOURRAK 17 geltoki ditu mendiko zinemagintza onena zabaltzeko
Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen Gunean abiatuko da bihar, hilak 21, Udazkeneko MENDI TOUR zirkuitua. Beterri-Buruntzako eskualdeko herrian 6. edizioa du MENDI TOURRAK, eta bertako Udalarekin eta Zanpatuz Mendi Taldearekin eskutik antolatzen da.
2023ko Udazkenean 17 geltoki izango ditu MENDI TOUR zirkuituak, eta azaroaren 17-18ra arte luzatuko da, Kantabriako Europako Haitzen pean, Liébana-Potesen, jada klasiko bihurtu den zirkuituaren azken-burukoan. Haren segidan, jada, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren edizio berri bat etorriko da, 16.a. Han aurkeztuko eta estreinatuko diren pelikulekin osatuko da gero MENDI TOUR denboraldi berriaren katalogoa.
Gehiago irakurri: Udazkeneko MENDI TOURRAK 17 geltoki ditu mendiko zinemagintza onena zabaltzeko
Yhabril: “Pasioak mugitzen nauelako moldatzen naiz hain ongi”
Gonzalo Bartolome Tierra (Bilbo, 1978), “Yhabril” da outdoor argazkilaritza munduan. Hark egina da “X-Man” argazkia, aurtengo Mendi Film zinemaldiko irudi nagusia bilakatu dena sari hori CVCEPHOTO mendiko jardueren argazkilaritza lehiaketan irabazita. Haren argazkiak tamaina handira ekarrita erakutsiko dira Metro Bilbaoko hainbat geltokitan, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia 16. edizioan, abenduan.
Gehiago irakurri: Yhabril: “Pasioak mugitzen nauelako moldatzen naiz hain ongi”
MENDI TOURRA datu onenen pare 10.800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan
Datu ikusgarriak eta giro aparta aurtengo Mendi Tour zirkuituan. 2023ko lehen seihilekoan, negu-udaberri denboraldian, 34 geltoki izan ditu, guztira 64 zine-saio, eta 10.800 ikusle erakarri ditu.
Gehiago irakurri: MENDI TOURRA datu onenen pare 10.800 ikuslerekin 2023ko lehen seihilekoan