Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festival

Mendi bete diru: mendia billeteetan

Abenduaren 31era arte Bilboko Euskal Museoan Mendi bete diru erakusketaz gozatu ahal izango da, Bilbao Mendi Film Festival-eko jarduera lez. EMMOA-Euskal Mendizaletasunaren Museoak sortutako erakusketa da, eta mendi gaietan oinarritutako mundu osoko bankuko billeteak jartzen ditu ikusgai.

Zenbait mendiren siluetak oso bereziak dira, eta, horren eraginez, gailur horiek herrialde horretako nortasun-ikur eta sinbolo bihurtu dira. Everest, Cervino, Mont Blanc, Ararat, Kilimanjaro, Triglav eta beste mendi askoren kasua da. Eta ikur bilakaturik, alpinismoaren berezko erromantizismotik oso urruneko euskarrietan ere islatu izan dira gailur horiek, hala nola bankuko billeteetan. Bildumazaleek notafilia esaten dioten adar batean oinarrituta, erakusketa hau munduko  mendietan barnako bidaia original bat da, 66 herritan jaulkitako bankuko billeteak euskarri hartuta eginikoa, gailurrez gailur eta mendilerroz mendilerro.

BILBOKO EUSKAL MUSEOA

Azaroaren 29tik abenduaren 31era

Miguel Unamuno Plaza, 4

 

BISITA GIDATUA

Abenduak 12 asteazkena

18:00etatik 19:00etara

Sponsors

Instituciones/Instituzioak/Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies