Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Bilbao Mendi Film Festival

Piotr Atanasow

Piotr Atanasow uztailaren 24an zendu zen. Bulgariako mendi eta zinema munduarekin loturiko denentzat aitaponteko bat izan zen, ardatz bat. Gertukoa eta gizalege dotoreko pertsona zen.

Bansko nazioarteko mendi zinemaldian harekin lan egin zuen orok hitz goxotan oroitzen du. Natalie emaztearen laguntzaz, zinemaldi horren sortzaile, zuzendari eta presidente izan zen. Nazioarteko Mendi Zinemaldien Elkargoko (IAMF-International Alliance for Mountain Film) kide izan da Bansko 2005az geroztik, eta 2010ean elkargokoaren bilera garrantzitsu bat hartu zuen.

Atanasow zuzendari zela, Bansko zinemaldian mundu osoko mendizale ospetsuak bildu zituen, eta IAMF-ko beste zinemaldi batzuekin elkarlanerako prest agertu zen beti, mendi zinemagintzaren alde lan egiteko xedez.

Mendia eta alpinismoarekin loturiko gai guztietan lan egin zuen. On the Edge aldizkari bulgariarrean editore buru izan zen, eta Bulgariako Mendizale Federazioko bozeramale ere bai. Idazle gisan, kirol gaiei buruzko hainbat eta hainbat liburu eta argitalpen zituen, eta World Alpinism Enziklopediaren egile partekatua izan zen. Alpinismoaren garapena eta joera berriak aztertu zituen 30 urte baino gehiagoan. Bulgariako irrati nazionalean ere bazuen saio bat, uztailaren 21ean ere han aritu zen.

Bulgariarren 2004ko Everesteko espedizioko antolatzaile eta bozeramailea izan zen, eta baita 2005ean K2-ko poloniarren eta bulgariarren arteko espediziokoa ere. Mendizale poloniarren lagun ona zen, eta Himalayismo poloniarraren miresle. Bere lan nabarmenetakoa Jerzy Kukuczka-ri buruzko biografia da.

Torinoko Museo Nazionale della Montagnak –IAMF egoitza eta kide-, Bulgarian garatu zituen proiektuetan zuzeneko esku-hartzea izan zuen.

Lagun handi bat oroitzeko idatzi ditugu lerrook.

Aldo Audisio eta Gabriela Kühn

Bilbao Mendi Film Festivalen izenean, Agur eta Ohore!

 

Sponsors

Instituciones/Instituzioak/Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies