Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

MENDI TOUR 2024 Gijonen abiatuko da eta 15 hitzordu izango ditu neguko denboraldiak

Bilbo, 2024ko urtarrilak 15. BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia zinemaldiaren mostra ibiltariak datorren astelehenean, hilak 15, abiatuko du bere aurtengo ibilbidea Gijónen.

Mendia, abentura, muturreko kirolak eta natura gaiak jorratzen dituzten puntako pelikulekin osatutako zine saioez gozatzeko aukera eskaintzen du MENDI TOUR zirkuituak, han eta hemen.

Sasoi honetan, urte osoko egutegia itxuratzen ari da. Neguan, 15 egoitza izango ditu MENDI TOURRAK, guztira 39 zine saio eskaintzeko.

GIJÓN urtarrilak 15

ATAUN urtarrilak 26

ZANGOZA urtarrilak 26 eta otsailak 2

DONOSTIA otsailak 5-6-7

IRUÑA otsailak 5-6-7-8

ESKORIATZA otsailak 23 eta 25

VIGO otsailak 27-28-29

LEIOA otsailak 28-29

CANET D’EN BERENGUER martxoak 9

TOLOSA martxoak 11-12-13

EIBAR martxoak 12-13

AGURAIN martxoak 14

VIELHA E MIJARAN martxoak 15-16

VALLADOLID martxoak 18-19-20

VITORIA-GASTEIZ martxoak 18-19-20-21-22

 

Gijónen estreinaldia, nazioarteko mendi astearen 44. edizioan

Mendi kultura handiko hiria da Gijón, eta Torrecerredo mendi elkartearen eskutik 44 edizio beteko ditu nazioarteko mendi aste entzutetsuak. Haren programazioa zabalduko du MENDI TOUR emanaldiak, Gijónen estreinaldia eginez.

Teatro Jovellanos antzokian 20:00etan hasiko den saioan, hiru pelikulez osatutako programazioa eskainiko da:

 

NOT ALONE | Canada | Zuz: Heather Mosher

THIS IS BETH | Canada | Zuz: Jen Randall

FREE RIDER | Frantzia | Zuz: Jérome Tanon

 

2022ko Mendi Film zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatu, eta iazko MENDI TOUR denboraldian arrakastatsuenetakoak izan ziren pelikula hauek, eta eurak pantaila handian ikusteko azken aukera izango da. Hitzordu horretatik aurrera, 2023ko Mendi Film jaialdian parte hartu zuten pelikula onenak estreinatuko dira MENDI TOURREAN.

Iaz, 53 egoitzatan 14.000 ikuslek gozatu zituzten urte osoan egin ziren MENDI TOUR saioak. Abenduan egin zen gero BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiaren 16. edizioa, han 7.000tik gora ikusle bilduz. Datuek eta ikusleen fidelizazioak erakusten dute genero honetako zinema eskaintzaren erreferentea dela Mendi Film Elkarteak sustatzen duena. Euskal Herrian abiatu eta Espainia osoan eskaintzen den mendi zinemagintzarik onena.

*BBK Mendi Film Bilbao Bizkaiaren 17. edizioa 2024ko abenduaren 6tik 15era egingo da.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy