Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Amorebieta-Etxanok zabalduko du gaur udazkeneko Mendi Tourren zikloa

Mendi Tour Amorebieta-Etxano

 

 

Udazkenaz batera BILBAO MENDI FILM FESTIVALAREN Mendi Tourra berriro martxan da. Amorebieta-Etxanon izango da lehen geldialdia, hilak 27, Zornotza Aretoan. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenei bezala, publiko orokorrari zuzendutako mendia eta abentura gaien zine eskaintza da Mendi Tourra, Festivalaren azken edizioko pelikula onenak biltzen dituena.
Amorebieta-Etxanoko edizioan hiru pelikula eskainiko dira, hirurak 2015eko BMFFean sarituak. 20:00etan hasiko da saioa eta sarrera doakoa izango da.

Irailak 27, asteartea

URZULO
Euskal Herria, 35'
BMFF'15 Euskarazko Film Onena
Aloña Mendi Espeleologia Taldeak, ura traba zela, bukatutzat emandako kobazuloak berriz esploratuko ditu. Horien artean, Urzulok eman zuen ustekaberik handiena. Sifoi txiki bat zeharkatu ondoren, kobak aurrera egiten du eta esplorazioaren erronkari aurre egin behar diote espeleologoek. Lorpen eta porroten istorioa.

SUNAKALI
Nepal, 50'
BMFF'15 Kultura eta Natura Film Onena
Mugu Nepal mendebaldeko eskualde azpigaratuenetariko bat da. 2011ean, emakumeen ehuneko 90 analfabetoa zen eta, ordutik hona, egoera ez da asko aldatu. Sunakali pelikulak Muguko nesken futbol taldeak nazio-lehiaketara heldu arte egindako bidaia gogorra erakusten du, baita neskek euren ametsa egi bilakatzeko duten aukera ere.

A LINE ACROSS THE SKY
AEB, 40'
BMFF'15 Eskaladako Film Onena
Fitz Roy-ko zeharkaldi osoa gaur egungo alpinismoaren erronka handienetako bat da: 4.000 metroko eskalada bertikala metatuz zazpi gailur gainditzea bidaia korapilatsua da. Nork imajina zezakeen hain dibertigarria izan zitekeenik? Batu zaitez Tommy Caldwell eta Alex Honnold-en sokadara, Urrezko  Pioletaren saria jaso zuen bidaia interesgarri - eta batzuetan barregarri- honetan. 

Udazkeneko Mendi Tourren egitaraua:

Iruña: Urriak 4,5, 6 eta 7
Madril: Urriak 19 eta 20
Sopela: Urriak 21
Zumarraga: Azaroak 18
Basauri: Azaroak 22

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy