ARAUDIA MENDI SHORT 2019
BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA FESTIVALEKO FILM LABUR AMATEURREN SEIGARREN LEHIAKETA
BALDINTZA OROKORRAK
- Nazioarte mailako lehiaketa hau bideo-sortzaile amateurrei zuzentzen zaie.
- Mendiarekin lotutako gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, mendiko kirolak, abentura, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia…
- Aurkeztutako laburmetraiek 5 minutuko iraupena izango dute gehienez.
- 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako lanek baino ezin izango dute parte hartu.
- Parte-hartzaile bakoitzak film bakarra aurkeztu ahal izango du, eta dagokion izen-emate orria www.mendifilmfestival.com webean bete beharko du.
- Lanak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 15ean bukatuko da.
- Parte-hartzaileak aurkeztu duen lanaren jabego intelektualaren eskubideak bereak direla ziurtatuko du. Aldi berean, Mendi Film Festival Elkarteak lan hori BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIAren online kateetan, hurrengo Mendi Tourretan eta hedapen materialetan erakusteko inolako eragozpenik ez duela bermatuko du egileak (ez legezko, ez kontratuzko eta ez bestelako eragozpenik).
- Lehiaketaren hautaketarako jasotzen diren lanen kopiak Mendi Film Festival Elkartearen artxibo historikoaren parte izatera pasatuko dira. Kopia horiek barne-kontsultak egiteko eta Mendi Zinemaldiaren promoziorako soilik erabili ahal izango dira. Beste edozein erabilera publikotarako BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA harremanetan jarriko da egilearekin edo eskubideen jabearekin.
- Era berean, egileak aurkeztutako lanean agertzen diren osagai eta elementuen (musika, irudiak, grafismoa, etab.) eskubideen jabe diren pertsonen edo erakundeen baimenak badituela ere ziurtatuko du.
- Egile-eskubide alorrean hirugarren batzuek egin ditzaketen erreklamazioen aurrean Mendi Film Festivalaren antolakuntzak kalterik ez izateko konpromisoa hartuko du izena ematen duenak.
- Epaimahaiak BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIAren zuzendaritzak onartutako barne-arautegia ezarriko du. Epaimahaiaren erabakia ezin izango da atzera bota.
- Lan sarituak Eguzkilore Mendi Short: 2019 jasoko du, Iñigo Aristegui artistak sortutako garaikurra.
- Saritutako laburmetraia BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibaleko bigarren asteburuan proiektatuko da, Sala BBK-n.
- Parte-hartzaileek, sarituak izanez gero, beraien lanak BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalarekin elkarlanean diharduten beste jaialdi edo mostra batzuetan proiektatuak izan daitezkeela jakin eta onartuko dute, beti ere irabazi asmorik gabe eta aurrez horren berri emanda.
- Araudi honetan aipatu gabe utzitako edozein gai BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalaren antolakuntzak konponduko du, ikus-entzunezko jaialdien eskubide, erabilera eta ohiturekin loturiko printzipio orokorrak errespetatuz.
- Zuzendari, ekoizle edo legezko ordezkariek izen-emate orrian sinatu izanak araudi honen baldintzak onartzea dakar berarekin.
- Araudi honen interpretazioa eta gauzatzea BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA festibalaren antolakuntzari soilik dagokio.
IZEN-EMATEA
- Izen-ematea zuzendariek edo haien legezko ordezkariek egingo dute.
- Izena emateko www.mendifilmfestival.com web orrian horretarako espresuki sortu den formularioa bete egin beharko da.
- Lanak Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidali behar dira, mp4 edo .mov formatuan eta wetransfer-eko esteka baten bitartez. Posta elektronikoaren gaian MENDI SHORT_Lanaren izena_Egilearen izena zehaztu beharko da, izena emateko web orrialdeko formularioa bete ondoren.
- Euskaraz edo gazteleraz egin ezdiren lanek, jatorrizko bertsioaren hizkuntza edozein dela ere, ingelesezko azpitituluen zerrendarekin aurkeztu behar dira nahitaez, baita azpidatziak egiteko denbora-kodeekin ere.
HAUTATUTAKO FILMEEN PROIEKZIORAKO KOPIAK
Proiekzio publikorako filmen kopiak ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten artxibo digitalean aurkeztu beharko dira:
Video codec: H264
Kapsulatua: .mp4 edo .mov
Video Bit rate: 20Mbps
Frame size: 1920 x 1080
Audio MPEG-4 stereo, 48kHz, 128 kbps