Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mendi Tourraren udazkeneko 16 geltokiak

Hemen da udazkeneko Mendi Tour hirien zerrenda. Mendi Film-eko pelikularik onenak 16 hiritan eskainiko dira irailetik azarora bitartean, guztira 37 zine saio burutuz. Mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura gaien inguruko pelikulen zaleentzat ezinbesteko hitzorduak.

Hiri hauetako gehienetan lehenengo aldiz proiektatuko dira The Dawn Wall, Everest Green, The Weight of Water, The Search for the Wooo, Viacruxis,… moduko pelikulak. Estreinaldiz betetako aukera paregabea beraz, ikuslea inspirazioz janzteko ezin aproposagoak gaitegi aldetik: mendia, alpinismoa, eskia, eskalada, mendiko bizikleta, ur lasterrak, parapentea,…

Udazkenean, abentura eta zinemarik onena, ate joka dira:

VALLADOLID irailak 30/urriak 1-2

BURGOS urriak 7-8-9

MADRID urriak 14-15-16-17

SOPELA urriak 17

LEÓN urriak 21-22-24

SALAMANCA urriak 21-22-24

CÁCERES urriak 24

MARKINA-XEMEIN urriak 27

ERRENTERIA azaroak 7-8

LOGROÑO azaroak 8

GETXO azaroak 11-12-13-14

ÁLORA azaroak 15-16

IBI (Alicante) azaroak 16

BASAURI azaroak 19

ELGOIBAR azaroak 22

POTES (Liébana) azaroak 22-23

 

10.000 ikusletik gora bildu ditu Mendi Tourrak aurten. Bilbotik abiatuta Espainia osoan zabaltzen dira BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA zinemaldiko pelikula dokumental onenak.

BBK MENDI FILM BILBAO BIZKAIA indarberrituta ari da lanean bere 12. ekitaldira begira. 2019ko abenduaren 6tik 15era bitartean egingo da, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala eta BBK banku Fundazioa babesle dituela. Soka horri eutsita iritsi da gaitegi honetako nazioarteko erreferentzia nagusietako bat izatera.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy