Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Mola Dad Shafa, “Beste begirada batzuk zikloaren azkenengo hitzaldia

· >Azkenengo hitzaldia, "Hezkuntza: giza-garapenaren eragile”, Aga Khan Universityko PDCNko zentruko zuzendaria den, Mola Dad Shafak, emango du eta “Beste Begirada batzuk” zikloaren barne dago, Baltistan Fundazioak antolatua Bilbao Mendi Film Festivalen babesarekin

Hitzaldia Bilboko Rekalde Aretoan izango da, urtarrilaren 20an, 19.00etan, sarrera librearekin

 

Bilbo, 2016ko urtarrila. “Beste begirada batzuk” hitzaldi zikloa amaitzear dago, eta azkeneko hitzaldia Aga Khan Universityko PDCNko (Professional Development Centre, North) zentruko zuzendariaren eskuetan egongo da, Mola Dad Shafa, “Hezkuntza: giza-garapenaren eragile” hitzaldiarekin, zentru hori gakoa izan delako Pakistango Hunza Ibarreko giza- eta ekonomia-garapenean.

 

Baltistan Fundazioak, Pakistango Hushe bailarako komunitateetan bizi diren pertsonen giza garapen integral eta endogenoa lortzeko lan egiten duen gobernuz kanpoko erakundeak, Bilbao Mendi Film Festival-ekin batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesarekin, “Beste begirada batzuk” izenburua daraman hitzaldi-zikloa antolatu du. Islama praktikatzen duten, edo Islamaren munduarekin lotzen diren kulturen kide diren, eta eguneroko albisteetan protagonista izaten direnengandik aldenduta, erreferente eta eredu bihurtu diren pertsonen bizitza-lekukotasunak azaltzea da helburua. Hau da, Islamarekin lotutako beste ikuspegi eta errealitate batzuk agerian jartzea izan da hitzaldi hauen xedea. 

Lehenengo hitzaldia Natalia Andujar, irakaslea, idazlea, aktibista eta Educaislam elkarteko presidenteak egin zuen eta bigarrena Samina Baigek, Everestera igo den lehenengo emakume pakistandarra.

Hitzaldia asteazken honetan, urtarrilak 20, izango da Rekalde Aretoan, (Alda. Rekalde 30, Bilbo), arratsaldeko 19.00etan, doaneko sarrerarekin.

 


 

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Gailurra
  
 

Aconcagua
                     

Ama Dablam

Cervino
   
 

Laguntzailea / Colaborador
  

 Auto ofiziala / Vehículo oficial 

Media Partners
 

© 2021 Mendi Film. Cookies - Legal - Privacy