Orri honek cookiak erabiltzen ditu zure hizkuntza konfigurazioa gordetzeko besteak beste. 

Ekitaldia Noiz Noiz arte Lekua Erosi
MENDI FILM 2019 FULL PACK (Prezio murriztua 110€) 06-12-2019 19:30 14-12-2019 22:30 Euskalduna Jauregia - Sala BBK
MENDI FILM 2019 HASIERA EKITALDIA (Prezio murriztua 12€) 06-12-2019 19:30 06-12-2019 21:30 Euskalduna Jauregia
MENDI FILM 2019 1. ASTEBURU PACKa (Prezio murriztua 44€) 07-12-2019 11:30 08-12-2019 23:55 Sala BBK
MENDI FILM 2019 2.ASTEBURU PACKa (Prezio murriztua 35€) 13-12-2019 17:30 14-12-2019 22:30 Sala BBK
MENDI FILM 2019 PACK NON-STOP (Prezio murriztua 25€) 15-12-2019 12:00 15-12-2019 22:00 Sala BBK

Oscar Gogorza

'Gidariek hitza hartzen dute' Panel Talk-aren koordinatzaile eta aurkezlea

Kazetaria eta eskarmentu handiko mendizalea da Gogorza. Informazio Zientzietan lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta gerozko 15 urteotan kazetari lanetan aritu da, batez ere mendiko gaiak jorratzen. Hamar urtez zuzendu du Campo Base aldizkaria, eta “El Pais” egunkariarekin kolaboratzen du mendiarekin zerikusia duten gaietan. Kazetari ez ezik, goi-mendiko gidaria ere bada eta esparru horretan ere aritzen da lanean, eskaladako jardueretan batez ere, Pirinioetan nahiz Alpeetan. Mendiko Gidarien Nazioarteko Elkarteak (UIAGM) ematen duen goi-mendiko gidariaren titulua dauka, mundu mailan titulu garrantzitsuena. Kirolene EAEko kirol irakaskuntzen zentro publikoko irakaslea ere bada, mendiko gidarien prestakuntzan, Kazetari eta eskalatzaile den aldetik, hainbat espediziotan parte hartu du Himalaian (Everest) eta Karakorumen (K2, Broad Peak, Nanga Parbat), eta, horrez gain, hainbat ‘seimilako’ igo ditu, baita Europako gailur nagusiak ere, Pirinioetan nahiz Alpeetan.

Mendiko giden inguruko panel Talk-a BBK Salan egingo da abenduaren 15ean 19:30etan.

Sponsors

Erakundeak / Instituciones / Institutions

Everest

K2
 

Aconcagua
           

Ama Dablam

Cervino

Media Partners
 

© 2018 Bilbao Mendi Film Festival. Web by McArra. About Cookies