Aitor Valero Morell
Idazkaria
Aitor informatika-ingeniaria da, prestakuntzaz zein bokazioz; ordenagailu artean egoteko jaioa da. Konputagailu munduan “geek” edo “friki” bezala definitu dezakegu. Begiak ordenagailuaren pantailan finkatuta ez dituenean, etxeko arrainontziak bereganatzen du bere arreta. Horixe da bere altxorretako bat, bere egunerokotasunera ekartzen baitio gehien maite duen hori: itsasoa. Uretan sentitzen da erosoen, eta arrantzan ibiltzea eta urpean igeri egitea asko gustatzen zaio. Dena den, parketean ere gustura mugitzen da, areto-futboleko epaile lanetan. Jaialdiko idazkaria da hasieratik, 2008tik.