2022, EEBB, 33min

Zuzendaria: Sean O'Connor

Kumari herrixka Nepalgo landa-eremu urrundu batean dago. Bertan, bere aitak hilzorian zela eskatu zion ametsa gauzatu du Jagat Lamak: osasun-arreta zerbitzua herriraino helaraztea. Trekking gidarien kooperatiba bat jarri zuen martxan diru-iturria sortzeko, eta herrixka eraldatu zuen horrek. Eskola, ospitalea, emakumeentzako formakuntza-zentro bat, eta herri-etxalde bat eraiki zituzten. Baina handik bi urtera Nepal kolpatu zuten lurrikarek ia dena suntsitu zuten. Kementsu jarraitu zuten, ordea, Jagat eta bere lagunek, eta herrixka berreraikitzeaz batera, haren garapenaren eta burujabetzaren alde lanean jarraitu zuten.