2022, Espainia, 29min

Zuzendaria: Esther Éxposito Argos

Luis Javier Rojas eta bere gidari Yosu Vazquez Afrikako gailurrik garaienera, Kilimanjarora, igotzeko erronkan murgilduko dira. Yosuk asmatu eta Obbocare enpresa nafarrak babestutako gidatze-sistema berria erabiliko dute horretarako, Luis Javierri bideko oztopoak gainditzeko lagungarri izango zaiolakoan, itsua baita.